Prentsa Oharra - 2022ko azaroaren 2a Santa María Ikastetxeak Portugaleteko kaleak letraz bete ditu
Santa Maria Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 500 ikaslek baino gehiagok literaturaz
bete dute Portugaleteko txoko bakoitza.
Irakurketa Planaren barruan, ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleek liburuz bete zituzten Portugaleteko kaleak eta txokoak azaroaren
2an.
Plazetan, paseoetan, adinekoen egoitzetan eta Santa Klara Kultur Etxean, ikasleek irakurketari tarte bat eskaintzeko aukera eskaini zieten herritar guztiei.
Irakurketa kalean (La Lectura en la calle) izenburupean, 6-12 urte bitarteko ikasleek,
liburua eskuan, elkarrekin eseri eta irakurtzeko aukera eskaini zieten hiritarrei.
Pandemiak eragindako parentesiaren ondoren berreskuratzen ari den esperientzia honek
irakurketaren aberastasuna aurkitzea ahalbidetu zien ikasleei, eta literatura-testuak
herritarrengana hurbildu zituen.
Gainera, Ikaskuntza eta Zerbitzuaren esparru pedagogikoan, haurrek eta nagusiek, belaunaldi desberdinek, topaketa-une
bat partekatu zuten elkarrekin irakurriz.
Informazio gehigarria: zuzendaritza@santamariaikastetxea.com
Enmarcado en su Plan Lector, el alumnado de Primaria del centro llenaron las calles y rincones de Portugalete el 2 de noviembre de libros. En plazas, paseos, residencias de mayores, y en el Centro Cultural Santa Clara, el alumnado ofreció a toda la ciudadanía la posibilidad de dedicar un rato a la lectura.
Bajo el título “Irakurketa kalean” (La Lectura en la calle), los alumnos de 6 a 12 años, libro en mano, ofrecieron a los ciudadanos con los que se encontraban la posibilidad de sentarse un rato juntos y leer.
Esta experiencia, que se recupera después del paréntesis provocado por la pandemia, permitió al alumnado descubrir la riqueza de la lectura, y acercó los textos literarios a la ciudadanía en general.
Además, en el marco pedagógico del Aprendizaje y Servicio, niños y mayores, diferentes generaciones, compartieron un momento de encuentro leyendo conjuntamente.
Más info: zuzendaritza@santamariaikastetxea.com