Portugaleteko Santa Maria Ikastetxeak Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria jaso du, “Pertsonak” elementuan hain zuzen.. Aintzatespen honekin praktika aurreratuak dituzten eta bere interes taldeen -bezeroak, pertsonak, akziodunak eta gizartea besteak beste- asebetetze orekatua bilatzen dituzten erakundeak saritzen dira.
Aintzatespena hurrengo abenduaren 13an banatuko da, Bilboko Euskalduna Jauregian 18:30etan. Santa María Ikastetxea hezi proiektu menetar bat da, itunpekoa eta Kristau Eskola sarekidea. 80 urte baino gehiagotan Portugalete eta ezkerraldeko umeak eta ikasleak hezi ditu.
Erakunde honek bere kudeaketa sistema ebaluatzeko eta hobetzeko Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erabiltzen du erreferente gisa, eta saria lortu du, EUSKALITeko Ebaluazio Klubeko ebaluazioa jaso ostean. 2016an Zilarrezko A eta 2020an Urrezko A lortu zituen, eta 2021ean Kudeaketa Aurreratuaren Saria jaso du, bertan lan egiten duten pertsonak kudeatzeko sistema dela eta. Paradigma aldaketari aurre egiteko antolaketa, pertsonak laguntzeko prozedura eta bere izarea propioa gordetzeko eta zabaltzeko estrategiak eredutzat hartu ditu ebaluazio taldeak.
Horrela, Santa María Ikastetxea da Ezkerraldean sari hau lortu duen lehengo erakundea, Pertsonen kudeaketa arloan erreferente bihurtuta.
Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria
Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria sortu da, EAEko erakundeen artean Kudeaketa Aurreratuaren garrantzia lehiakortasunaren funtsezko elementu gisa bultzatzeko eta zabaltzeko.
Kudeaketa-sistemaren etengabeko hobekuntza eta aurrerapenarekin konpromisoa erakusten duten Euskadiko enpresa, hezkuntza-zentro, osasun-zentroek eta bestelako erakundeek, publikoek zein pribatuek, erdiesten dituzte Eusko Jaurlaritzak EUSKALITen bitartez ematen dituen aintzatespen horiek.
Sari horien helburua kudeaketako erakunde aurreratuenak identifikatzea eta aintzat hartzea da, era horretan Euskadiko sare sozio-ekonomikoa Kudeaketa Aurreratua lehiakortasunaren funtsezko elementu gisa ezartzearen garrantziaz sentsibilizatzeko eta erakunde bakoitzaren emaitzak hobetzeko.
Aintzatespen hauek lortzeko erakundeak bere kudeaketa sistemaren garapen maila jakin bat duela erakutsi behar du.
Horretarako, Kanpoko ebaluatzaile talde batek erakunde baten kudeaketaren azterketa orokorra eta sistematikoa egiten du, ikuspegi objektiboa erakutsiz, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren arabera.