Larunbata, 08 Urtarrila 2022 18:10

2021/22. ikasturtearen hasiera. Adosteko prest!

    Ikasturte honetan proposamen bat egin nahi dizuegu, “Adosteko prest!”. Ez da batere berria, gutariko guztiok Santa María Ikastetxearekin akordio bat jadanik egin baitugu: gure seme-alabentzat ikastetxe hau aukeratuz, hemengo lanpostua bilatuz, bizitza hezkuntzaren alde Anai Menetar moduan oparituz, geure burua boluntario gisa eskainiz, ... Hori dela eta, aurten konpromiso hori berritzera gonbidatu nahi zaituztegu, bakoitzak proiektu menetar honekin duen konpromisoa sakonduz eta indartuz.

    Santa María Ikastetxeko Hezi Elkarte hori, ikasleak, senideak, irakasleak, Anaiak, Administrazio eta Zerbitzu langileak, boluntarioak:

    Espero dut, gaur egun dugun egoera berezia gorabehera, uda on bat izan dezazuela, besteekin bizitza elkarbanatzeko, gozatzeko aukera.

    Definizioz “gizakia gizarte izaki bat da”. Hauxe bada Antrolopologia zientziak adierazten duen oinarri bat eta horrek bereizten gaitu: senidean bizi gara, koadrilan gozatzen gara, elkarrekin ikasten dugu, taldeka entrenatzen dugu, sareetan besteen “likes”-en bila gaude, besteekiko jaiak ospatzen dugu, ... Horiek guztiak badira “fabrikatik” atera ginenetik ditugun gizartean bizitzeko konfigurazio adibide batzuk.

    Elkarbanatutako bizitza horretan beharrezkoa da elkargune batzuk adostea. Horrela, arauak finkatzen ditugu, datak ezartzen ditugu, ikurrak diseinatzen ditugu, ... elkar ulertu, errespetatu, zaindu ahal izan dezagun.

    Ikasturte honetan proposamen bat egin nahi dizuegu, “Adosteko prest!”. Ez da batere berria, gutariko guztiok Santa María Ikastetxearekin akordio bat jadanik egin baitugu: gure seme-alabentzat ikastetxe hau aukeratuz, hemengo lanpostua bilatuz, bizitza hezkuntzaren alde Anai Menetar moduan oparituz, geure burua boluntario gisa eskainiz, ... Hori dela eta, aurten konpromiso hori berritzera gonbidatu nahi zaituztegu, bakoitzak proiektu menetar honekin duen konpromisoa sakonduz eta indartuz.

    Horretarako akordio honen letra txikia ezagutu behar dugu, hau da, Juan María de la Mennaisek amets egin zuen proiektuaren 12+1 ezaugarriak. Aurtengo kartelean aurki ditzaegu eta ikasturtean zehar garanduko ditugu.

    Guztion artean hartu dugun konpromezua berritzea bada elkarrekin ikasteko, elkarbanatzeko, hazteko, gozatzeko, laguntzeko aukera eder bat, baita etorkizunari begiratzeko bide bat ere, Santa María Ikastetxearen etorkizunaz amets egiteko eta diseinatzeko. Horrek gutariko bakoitzaren konpromezua behar du, “eraikina erdi egina uzten ez duten pertsona zentzudunena” (Juan María).

    COVID-ek gure eguneroko bizitza baldintzatzen jarraitzen du, baina iaz izan genuen esperientzia kontuan izanik, badakigu guztion ardurari esker ikastetxeko bizitza aurrera joan daitekeela eta,musukoaren gainetik begirada altxa dezakegula eta etorkizunari begira diezaiokegula.

    2021/22. ikasturte on bat izan, eskerrik asko elkarrekin egoteagatik eta Santa María Ikastetxeko hezi proiektu menetarra elkarbanatzeagatik.

    Beharrezkoa da eduki hau ikusteko cookie erabilera onartzea. Hura ikusteko, mesedez cookie-erabilera onartzen duzu
    Beharrezkoa da eduki hau ikusteko cookie erabilera onartzea. Hura ikusteko, mesedez cookie-erabilera onartzen duzu

    Azkena sareetan

    Beharrezkoa da eduki hau ikusteko cookie erabilera onartzea. Hura ikusteko, mesedez cookie-erabilera onartzen duzu

    ©2016 Santa Maria Ikastetxea || Menesianos Provincia Nuestra Señora del Pilar