Larunbata, 08 Urtarrila 2022 17:48

2020/21. ikasturtearen amaiera. Eskerrik asko!

    Aula Multisensorial HH I Aula Multisensorial HH I
    2020/21. ikasturtea musuko, gel hidroalkoholiko, seinale, korridoreetako kartel, segurtasun-tarte eta Kontingentzia Planekin bat hasi zen. Gure hezi proiektu menetarraren osagai asko, hau da, lokarriak sortaraztea, elkarrekin lan egitea, ikasleak senidetzea, kolokan geratu ziren garrantzitsuagoa zen helburu bat dela eta: ikasle, hezitzaile, langile eta senideen osasuna.

    Hala ere, “gizarte-tarteak” balditzatutako testuinguru honetan, aurtengo goiburua ausarta zen: BERRIZ ERE, ZURE ONDOAN.

    Ikasturtearen amaieran ondoriozta dezakegu Santa María Ikastetxea osatzen dugun guztion konpromiso eta ardurari esker goiburu hori errealitate bihurtu dela:

    … ZURE ONDOAN egon nintzen protokoloak bete nituenean zure bizitza eta ikastetxeko bizitza zaindu nahian.

    … ZURE ONDOAN egon nintzen besarkadak edo musuak eman beharrean nire laguntza eta maitasuna adierazteko bideak aurkitu nituenean.

    … ZURE ONDOAN geratu nintzen hain astuna izan den ikasturte honetan gogoa berpizten saiatu nintzenean.

    … ZURE ONDOAN zaindu eta lagundu zintudan, orain arte irudikatu gabeko erak, teknologiak eta baliabideak erabiltzen.

    … ZURE ONDOAN nengoela sentiarazi zenidan elkarrekin etorkizunari begiratu genionean eta itxaropena gorde genuenean.

    Juan María de la Mennaisek hurrengo intuizio mamitsua izan zuen: “Gogoa galdu, zertarako?”. Aurten ideia horren esperientzia izan dugu. Irakasleek eta langileek ikasgaiak garatuz, harremanak zainduz, etxeratutako ikasleentzako baliabideak prestatuz, guztion alde lan egin dute. Ikasleek arduraz jokatu dute, jarraibideak bete dituzte eta ikasturtea aurrera joan da. Eta senideek bere ohiturak aldatuz eguneroko eskola-bizitza garatzen lagundu digute.

    Hori guztia dela eta, 2020/21. ikasturte hau dela eta, Santa María Ikastetxea osatzen dugun guztiok direla eta, ESKERRIK ASKO.

    Azken eguneraketa Larunbata, 08 Urtarrila 2022 18:17
    Beharrezkoa da eduki hau ikusteko cookie erabilera onartzea. Hura ikusteko, mesedez cookie-erabilera onartzen duzu
    Beharrezkoa da eduki hau ikusteko cookie erabilera onartzea. Hura ikusteko, mesedez cookie-erabilera onartzen duzu

    Azkena sareetan

    Beharrezkoa da eduki hau ikusteko cookie erabilera onartzea. Hura ikusteko, mesedez cookie-erabilera onartzen duzu

    ©2016 Santa Maria Ikastetxea || Menesianos Provincia Nuestra Señora del Pilar