JARRILLEROS A.F.E KADETE MAILAN BIZKAIKO TXAPELDUNAK
Areto futboleko liga amaitu da eta Jarrilleros A.F.E. txapeldun da. SMIkoek txapelketa bikaina egin dute, zeren eta partidu guztiak irabazi baitituzte.
Titulu honi esker maiatzaren 18an Euskadiko txapelketa jokatuko dute. Taldeko arduradunak txapelketaren antolakuntza Portugaletera ekartzen saiatuko dira.
Horrela bada jokalarientzako giro ezin hobea egongo da Pando edo Zubi Alde kiroldegian. Euskadiko final honetan Gipuzkoako txapeldunaren aurka jokatuko dute.
Orain arte, Gipuzkoako ligan ,Erain ( Irun) eta Ibarra dira liderrak.
Bizkaiko liga amaituta, Kopa helduko da. Zortzi partidu izango dira eta Portugaletekoek final garrantzitsu hori prestatzeko erabiliko dituzte.
Euskadiko txapelketa lortuko balute,Espainiako txapelketara joango lirateke.
ZORIONAK, TXAPELDUNAK !!!!!