Bileraren helburua, eskolatik ingurumenarekiko begirune-babesa, ohiturak, eta jarrerak suspertu eta bultzatzea izango litzateke, bai eskola-ingurunean zein eskolatik kampo.
Batzorde honek kide-anitzeko organo bat da, Agenda 21 proiektuaren irudikapen lez ezartzen dena. Talde dinamitzaile ezberdinez osotuta dago, alde batetik lehen hezkuntzako ikasleria (4 ikasle), bestetik bigarren hezkuntzakoak (22 ikasle), ikastetxeko familiak (3 ama), irakasle ez diren langileak, zuzendaritza-taldea (eskolako zuzendaria) eta Agenda 21 proiektuan parte hartzen duten irakasleak (etapa ezberdineko 3 irakasle).