ZER DA ESKOLA AGENDA 2030?
Ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.
Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia.
agenda21@santamariaikastetxea.com
Ezaugarririk garrantzizkoenak:
- Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea.
- Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.
- Kudeaketa arduratsu eta iraunkorra sustatzen du.
- Kurriculum berrikuntza eragiten du.
Zer lortu nahi da?
- Kontsumitzen ditugun energia eta baliabide naturalak arduraz erabiltzea, hots, kontsumo arduratsu eta jasangarri bat.
- Sortzen dugun hondakin kopurua murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea.
- Kutsaduraren aurkako jarrerak izatea.
- Elkartasuna eta bizikidetza indartzea.
- Hitz gutxitan, mundu hobe bat eraikitzearen alde egotea eta proiektu horretan parte hartzea.
Proiektuaren faseak
- Antolamendua eta Planifikazioa
- Sensibilizazioa eta Motibazioa
- Diagnostikoa
- Ekintza-plana
- Komunikazioa eta Ebaluazioa
- Egutegi orokorra
- Agenda 21 Guida
Ingurumen batzordea
Ekintza plana
ESKOLA BARATZEA
Santa Maria Ikastetxeak berezko baratze ekologikoa du, eta etapa guztiek bere zaintzan parte hartzen dute. Ikasleek barazki eta hainbat landare apaingarri landatzen dute, tokiko merkatuan lorturiko hazi eta landaretxoen bidez. Horrez gain, baratzean konposta ekoizten da. Bigarren hezkuntzako ikasleek Lehen hezkuntzakoei eta Haur hezkuntzakoei laguntzen die ikastaldi-zerbitzu jardueren bitartez. Haur hezkuntzako lorategian negutegi bat jarriko da ortua egiteko txikientzat.
https://www.santamariaikastetxea.com/eu/asociaciones/agenda-21.html#sigProId3a363f6516
Kudeaketa
Santa Maria Ikastetxeak bere inguruan sortzen den eragina aztertzen du, hots, aztarna ekologikoa. Baliabideen erabilera optimizatzen du, adibidez ura eta energia, eraginkortasuna handiagoren bila. Horrez gain, kutsadura akustikoaren arazoan hobetzeko lan egiten dugu. Azkenik, hondakinak MURRIZTU, BERRERABILI eta BIRZIKLATU egiten dira (hiru erre-ren araua). Adibiderik esanguratsuena PAPERA da, ikasle guztiek parte hartzen dute bere birziklapenean.
https://www.santamariaikastetxea.com/eu/asociaciones/agenda-21.html#sigProId78cb664c7b
UDAL EKINTZAK (Udal foroa, Jardunaldi teknikoak, Ibilbideak)
Santa Maria Ikastetxeak Portugaleteko Eskola Agenda 21 programan parte hartzen du. Ikasturtean zehar Lehen Hezkuntza 5. eta 6. mailetako eta D.B.H. 1. zikloko ikasleek parte hartzen dute Udaletik proposatutako ekintzetan: Udal Jardunaldi Teknikoetan, Udal Ibilbideetan eta Udal Foroan. Ikasleek inguruneko esperientziak konpartitzen dituzte udaleko beste ikasleekin, inguruneko diagnostikoa jorratzen dute, alternatibak eskaintzen dituzte eta konpromezuak hartzen dituzte.
https://www.santamariaikastetxea.com/eu/asociaciones/agenda-21.html#sigProId739572e5fe
Ikasgelaz barne eta kanpoko jarduerak
Curriculumeko irakasgai, tutoretza eta hainbat proiektuen bidez, ikastetxeko etapa guztiek ingurumeneko jarduerak gauzatzen dituzte. Horretaz aparte, garapen jasangarria bultzatzen duten gure inguruko tokiak ezagutzen dira. Natura, ekonomiko eta giza baloreen ezagutza sakontzen dugu. Adibidez, Urdaibaiko Biosfera Erreserba, La Arboledako ingurunea, Barrika – La Galeako flyscha, Lurraska eta Baratze, ... bisitatzen dira.
https://www.santamariaikastetxea.com/eu/asociaciones/agenda-21.html#sigProId70770d1467
GURE TXOKO BERDEAK
Ikastetxeko etapa guztietan EA21 proiektuaren ekintzak komunikatzeko lekuak ditugu. Leku horiek Txoko Berdeak dira.
https://www.santamariaikastetxea.com/eu/asociaciones/agenda-21.html#sigProIdbabec6e7d1